2010(e)ko maiatzaren 31(a), astelehena

2010(e)ko maiatzaren 28(a), ostirala

Nora Goaz?


Webquest honetan laguntza aurkituko duzu aukeratzen duzun tokian asteburu ederra pasatzeko. Baina ez ahastu aurrekontu egokia egitea!
Hori, eta eguraldia...
Aukeratu ondo, eta aurrera!

2010(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

Animazioa: Ba al dakizu ehuneko kopuru bat kalkulagailuarekin aurkitzen?

"Ehunekoa eguneroko bizitzan erabiltzen dugun adierazpen matematikoa da. Bestaldetik, hedabideetako informazio asko ehunekoetan adierazita datozen hainbat datuek osatzen dute. Adibidez, nork ez du hurrengoa entzun?: "%10aren deskontua etxeko gai guztietan" edo "Langabezia %0,15 igo da azken hiruhilabetean". Ehunekoa kopuru batek beste batekiko duen proportzioa da eta 100 zatietatik hartzen dugun kopurua adierazten du" (hiru.com)      Sakatu hemen ikusteko kalkulagailuz zelan egiten den.
Eta gehiago jakin nahi baduzu... etorri hona!

2010(e)ko apirilaren 25(a), igandea

Indarrak eta Makinak

Gizakiak, denboraren zehar, asmatu dituen makinek, izugarrizko aldaketak eragin dituzte gure bizitzan eta lan egiteko eran. Gai honetan zein indarrek mugitzen dituzten gorputzak, nolakoak diren makinak eta nola funtzionatzen duten aztertuko dugu.
Liburu interaktibo hau Lehen hezkuntzako 3. ziklorako pentsatuta dago. Eta gogoratu: pantailaren ikonoan sakatzen baduzu liburua askoz handiagoa ikus daiteke eta ,ariketak bukatzerakoan, "i" ikurran egitekotan, txostena ematen du.

2010(e)ko martxoaren 4(a), osteguna

Argia eta Koloreak

Zer da argia? Zelan hedatzen da? Zer da argiaren islapena? Eta errefrakzioa? Zergatik objektuek koloreak dituzte? Ia liburu honen amaieran erantzun ahal dituzun galdera guzti hauek!
"Argia eta Koloreak" Lehen hezkuntzako 2. ziklorako pentsatuta dago. Argiaren islapena, errefrakzioa, portaera objektu ezberdinekin eta kolorea lantzen du. Pantailaren ikonoan sakatzen baduzu liburua askoz handiagoa ikus daiteke eta ,ariketak bukatzerakoan,  "i" ikurran egitekotan, txostena ematen du.  
  

2010(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

Zer dakizu klimari buruz?

Liburu interaktibo hau Lehen hezkuntzako 3. ziklorako pentsatuta dago. Horretan bideo, informazioa, puzzle eta zenbait ariketa entretenigarriren bitartez klima eta eguraldiaren arteko ezberdintasunak eta Euskadiko klimak tratatzen dira. Pantailaren ikonoan sakatzen baduzu liburua askoz handiagoa ikus daiteke eta ,ariketak bukatzerakoan,  "i" ikurran egitekotan, txostena ematen du.  
  

2010(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

Mapa Interaktiboak

Mapekin jolastea oso entretenigarria izan daiteke. Nahi duzu saiatu?            Sartu zaitez ba helbide honetan. Eta oraindik gehiago hemen

2010(e)ko otsailaren 8(a), astelehena