2010(e)ko apirilaren 26(a), astelehena

Animazioa: Ba al dakizu ehuneko kopuru bat kalkulagailuarekin aurkitzen?

"Ehunekoa eguneroko bizitzan erabiltzen dugun adierazpen matematikoa da. Bestaldetik, hedabideetako informazio asko ehunekoetan adierazita datozen hainbat datuek osatzen dute. Adibidez, nork ez du hurrengoa entzun?: "%10aren deskontua etxeko gai guztietan" edo "Langabezia %0,15 igo da azken hiruhilabetean". Ehunekoa kopuru batek beste batekiko duen proportzioa da eta 100 zatietatik hartzen dugun kopurua adierazten du" (hiru.com)      Sakatu hemen ikusteko kalkulagailuz zelan egiten den.
Eta gehiago jakin nahi baduzu... etorri hona!

2010(e)ko apirilaren 25(a), igandea

Indarrak eta Makinak

Gizakiak, denboraren zehar, asmatu dituen makinek, izugarrizko aldaketak eragin dituzte gure bizitzan eta lan egiteko eran. Gai honetan zein indarrek mugitzen dituzten gorputzak, nolakoak diren makinak eta nola funtzionatzen duten aztertuko dugu.
Liburu interaktibo hau Lehen hezkuntzako 3. ziklorako pentsatuta dago. Eta gogoratu: pantailaren ikonoan sakatzen baduzu liburua askoz handiagoa ikus daiteke eta ,ariketak bukatzerakoan, "i" ikurran egitekotan, txostena ematen du.